BALIABIDEAK 2.0


ARGAZKIAK TAMAINAK ALDATZEKO
Edozein argazkia, bai blogean zintzilikatzeko eta baita korreoz bidaltzeko ere gehiegi okupatzen du. Microsoftek badu PowerToys XP atarian programa bat ditugun argazkiak tamaina desberdinetara aldatzeko. Programaren izena ImageResizer.exe da eta bertatik jaitsi eta nahi duzuen ordenagailuan instala dezakezue.



ZENBAIT PLATAFORMA BIRTUAL


DROPBOX , erabilera anitzeko kutxa
Dropbox disko gogor birtual bat da. 2 Gb eskaintzen ditu dohako bertsioan eta bi modu ditu fitxategiak "igotzeko": nabigatzailearen bitartez edo zuzenean Windows edo Linuxeko esploratzailetik.

Azken aukera hau erosoena da. Kontu bat sortu, programatxo bat instalatu eta zure ekipoan My DropBox izeneko karpeta sortuko zaizu. Bertan gordetzen dituzun fitxategi guztiak automatikoki "sareko" disko gogor birtualarekin sinkronizatuko dira eta edozein tokitatik eskuratu ahal izango dituzu.

Bestalde karpeta publiko bat ere badago. Karpeta publikoan gordetako fitxategiak, nahi duzun pertsonarekin parteka ditzakezu. Nola? Modu errazean hau ere link edo esteka bat sortzen dizulako automatikoki. Esteka kopiatzeko nahikoa da fitxategiaren gainean kokatu, saguko eskubiko botoia sakatu eta menu batean "Copy public link" aukera agertuko da.

Argazki galeriatxoak ere sortzen ditu Photos karpetan argazkiak gordetzen badituzu.

Aplikazio honek erabilera anitzak ditu:

• Segurtasun kopia sistema moduan.
• USB memoriak ordezkatzeko.
• Fitxategi potoloak bidaltzeko estekaren bitartez.
• Gure blogetan dokumentuak eransteko.
• Argazki galeria azkar bat sortzeko.
Jarraitu beharreko pausuak:

1. https://dropbox.xom helbidean sartu eta kontu bat ireki.
2. Kontua irekitzerakoan karpeta berri bat sortuko da gure ordenagailuan (horregatik, komeni da etxeko edota ordenagailu pertsonal batean egitea).
3. Behin karpeta sortuta, has gaitezke nahi ditugun artxibo eta karpetak on-line igotzen. Honetarako karpeta “kopiatu” eta Dropbox-en itsatsi.. Igotakoa sareko karpetarekin sinkronizatzen hasiko da. (Hau egiten ari den bitartean, igotzen ari den karpetaren ondoan gezi urdin bat azalduko da. Behin sinkronizatzen bukatutakoan, gezia berdea azalduko da).
4. Aldi berean “publikoa” izango den karpeta bat sortuko zaigu. Bertatik edozein dokumentua... partekatu edo blogean zintzilikatu dezakegu (eskubiko botoia> linka kopiatu.)

INTERNETEN DOKUMENTUAK ETA AURKEZPENAK IGO, ZINTZILIKATU ETA PARTEKATZEKO AUKERA EMATEN DIGUTEN BESTE GUNEAK:

Slideshare: PowerPointak eta bestelako aurkepen digitalak partekatzeko zerbitzua .
http://www.slideshare.net/
Scribd: dokumentuak partekatzeko.

Issuu eta Calameo: dokumentuak eta ikasleen produkzioak igo eta liburuxkak bihurtzen ditu.

Vimeo: bideoak igotzeko.

Leku hauetan eta erregistroa egin ostean fitxategiak igo ahal izango ditugu behar dugun kodea lortzeko.
"EMBED" "INSERTAR" edo "KODE ENBOTATUA" bilatu (HTML formatuan) eta kopiatu ostean, itsatsi.

BLOGAK

Zer dira blogak?

Webgune bereziak dira.
  • Blog bat martxan jartzeak ez du inongo ezagutza teknikorik eskatzen. Nahikoa da oinarrizko pausu batzuk jarraitzea, bloga segundo batzuetan erabilgarri egoteko. 

  • Blog bat dinamikoa da: informazioa kronologikoki antolatzen da, albiste berrienak webgunearen hasieran kokatzen direlarik. Horregatik, egileak egiten dituen ekarpenen arabera, orri nagusia etengabe aldatuz doa.

  • Blogek artikulu nagusiari iruzkinak eransteko aukera ematen dute. Horrela, egilearen eta bere irakurleen arteko komunikazioa bermatzen du. Denok dugu gure iritzia emateko aukera dugu. 

  • Iritziak plazaratzeko eta trukatzeko tresna ahaltsua izateaz gain, ezagutza partekatzeko eta zabaltzeko aukera paregabea eskaintzen duten tresnak dira.  Guztien artean iritziak plazaratzea, trukatzea, eztabaidatzea, ezagutzea, zabaltzea, partekatzea… Denok denongandik ikastea, azken finean.
Tresna hauek ez dute inongo trebetasun berezirik eskatzen eta edozeinek erabiltzeko modukoak dira. Bloga edukiz hornitzeko edozein testu prozesadore (Microsoft Word, OpenOffice…) batean topa dezakegunaren antzeko editore bat izango dugu eskura. Horrekin nahikoa da hasteko. 

Blogak zertarako?
  • Ikasleen lanak azaltzeko
  • Ikasleei atazak proposatzeko (ariketak, lanak, asmakizunak...)
  • Gelan landutako edukiak errepasatu edo indartzeko baliabideak jartzeko.


Nolako edukiak?
  • Testuak
  • Irudiak
  • Audioak
  • Bideoak
  • aurkezpenak
  • Posterrak
  • Agenda egutegia
  • Ariketak
  • Loturak...
Nolako itxura?
  • Alaia
  • Garbia ( ez apainduegia, ez funtsezko informaziorik gabekoa)
  • Pertsonalizatua
  • Dinamikoa (maiztasunez berritzen dena)
  • Ongi sailkatua (orriak, etiketak, gaiak...)
     
Blogak euskaraz sortzeko plataformak:





Gaztelaniazko plataformak:


Blogger.com        (Tutoriala  euskaraz)


Bloga pausoz-pauso zabaltzeko urratsak

Blog Bat Zabaldu


BLOGARI ITXURA ALDATZEKO URRATSAK  
BLOGAK 2 PLANTILLA ALDATU